Kokapena: Erandiogoikoa; mapa: E3
Oharrak: Etxe berri honen errotuluak "Elorduy-ne" dakar. Ahozko formatik zuzenean horrela izendatua izan zen, eta beraz, "Elorduine" arautzea onargarria litzateke. Ohikoa da inguru honetan "-ena" atzizkia "-(e)ne" egitea; izan ere, kontsonantez eta artikuluz amaitutako leku-izenetan deklinabidearen bokal epentetikoaren influentzia ikustea ohikoa da, eta "-a" amaierak "-e" bihurtzea: arane edo arene asimilazioaren ondorioz, Iturrigane, Antonene eta abar. Deklinabidearen ahultzearen ondorioz gertatzen da hau, aski sistematikoa inguru honetako azpieuskalkian. Gertaera berria da, esaterako, Barrika eta Armintzan , esaterako XX. mendean eraikitako etxeetan "-ena" baitugu.
Idatzizkoak:
2003 | Elordui | HPS (061-06) |
2003 | Elorduiena | EM03 |