Goskoetxe (aldeaetxea / etxea)

aurkibide alfabetikoa | « Gorritxuena | Goskoetxeaurre »

Kokapena: Arriaga; mapa: E3

Oharrak: Baserriak duen errotuluan 1727an eraikia dela dio. Hala ere, 1745ean eta 1796an egindako sutegi-erroldetan ez da ageri. Dokumentazio zaharrenean "Goscoechea" forma ageri da (1799.urtean), ziurrenik Goxeaskoa bezalako forma zaharretik datorrena, baina ezin da ziurtatu. Hasierako "g", "k" bihurtu zen, gortze prozesuaren ondorioz (goilara>koilara hitzean bezala) eta "koskoletze" ahoskatzen da eta baita dokumentatu ere. Nolanahi ere, Goskoetxe da Euskaltzaindiaren iritziz idatzizko forma egokia.

Ahozkoak:

Goskoetxe2
Koskoetze4
Koskoletze2, 3, 5, 6, 9, 10
Koskoltze13
Koskoltzen (dekl.)10
Koskolétzeko (dekl.)10

Idatzizkoak:

1799

Goscoechea

BFA «Pedro Andres de Urruticoechea dueño de la casa de Goscoechea [...]»

1825

Goscoeche

GJA (Polizia Zentsua)

1924

Coscoleche

BFA24

1930

Kozkoletxe

VTV «Kozkoletxe, caserío de Arriaga (Erandio, Bizk.)»

1931

Coscoleche

BFA «Condución de aguas de Iberre a Gorna, 3 litros por egundo para el servicio de lvadero de Tartanga y Luchana y Pezquería Vizcaína on tuberias de hierro, llaves y acceorios y 615 metros de galería bajo Coscoleche.»

1987

Goskoetxe

BK (61-14)

2003

Koskoloetxe

HPS (061-14)

2003

Koskoloetxe

EM03

2004

Koskoloetxe

BG (B4(15))

Iradokizunak (+)

dijitalidadea.com