Kokapena: Erandiogoikoa; mapa: E3
Oharrak: Agirrebengoa baserriko lursaila. Gizalana hiru area baino pixka bat gehiago dituen azalera-neurria da, nekazaritzan erabiltzen dena (gizon batek egun batean egin dezakeen lana adierazten du izenak). Gehienetan zenbatzailea izaten du aurretik: Bederatzigizalan, Amargizalan, Laugizalan etab. Horrelako izenak Uribe Kostan oso arruntak badira ere barruko aldean ez dira agertzen. Gernika inguruan 'gizon' ageri da adiera berarekin.
Idatzizkoak:
1869 | bedaraciguiselana | BAHP «En esta Anteiglesia de Erandio a veinte y dos de setiembre de mil ochocientos sesenta y nueve [...] la media casa nombrada Aguirre bengoa por la parte de sur con sus pertenecidos en el barrio de la Campa [...] la heredad labrante llamada Ynchurmarguina que confina [...] la heredad llamada Yturriondo [...] en el terreno labrante denominado Lauguiselana [...] las heredades llamadas bedaraciguiselana [...] en el terreno inculto labrante llamado Sierra [...] otro terreno inculto sin nombre [...]» |