Kokapena: Goierri; mapa: C4
Oharrak: Askorra baserri multzoko baserria, XVIII. mendeko lehenengo erdian eraikia ziurrenik; izan ere, 1704ko fogerazioetan ez zen dokumentatu. Gaur egun zutik dirau eta Arondorako bidean dago. Askorra baserri multzoa, honako baserri hauek osatzen dute: Askorbeaskoa, Askorraurrekoa (desagertua), Askorraosteinkoa (desagertua) eta Askortxu. Azkor hitza adjektibo bat da eta azkarra eta bizia esan nahi du. Litekeena da garai bateko jabearen ezizena izatea. Etimologikoki "z"-z idazten bada ere, ohikoa da mendebaldean leherkari baten aurreko txistukariaren neutralizazioa, eta hori dokumentazioan islatzen da; izan ere, ez da inoiz ere "z"-z dokumentatu. Amaierako -txu atzizki txikigarriak baserri txikia edo denetatik berriena zela adierazten du.
Ahozkoak:
Askortxu | 2 |
Askortzu | 15 |
Idatzizkoak:
1745 | Ascorchu | FOGXVIII «Bº de Martiartu y UgarteAscorchu: Adª Peñas; / Mª Peñas.» |
1796 | Ascorchu | FOGXVIII «Ascorchu: Ml. Aguirre Mota.» |
1798 | Ascorchu | PHE «Ascorchu 1/4 Manuel de Aguirre Mota.» |
1799 | Ascorchu | FOGXVIII «Ascorchu: Ml. Aguirre Mota.» |
1799 | Ascorchu | BFA «Manuel de Aguirre Mota dueño de la casa de Echachueta [...] tambien es dueño de la casa titulada Ascorchu [...]» |
1890-1899 | Ascorchu | BFA (ER013/007) |
1987 | Askortxu | BK (37-62) |
1997 | Askortzu | IGN (37-IV) |
2003 | Azkortxu | HPS (037-62) |
2003 | Azkortxu | EM03 |
2004 | Azkortxu | BG (D2(15)) |