Askorraosteikoa (-a) (aldeaetxea / etxea)

aurkibide alfabetikoa | « Askorralde | Askorraurrekoa »

Sinonimoak: Askorraerdikoa (-a), Askorraosteinkoa (-a)

Kokapena: Goierri; mapa: C2/3 (ez da mapan azaltzen / desagertua)

Oharrak: Askorra baserri multzoko baserrietako bat dugu. Askorra baserri multzoa, honako baserri hauek osatzen dute: Askorbeaskoa, Askorraurrekoa (desagertua), Askorraosteinkoa (desagertua) eta Askortxu. Askorraosteinkoa baserria XVIII. mende amaieran lehenengoz dokumentatu, baina XIX. mende amaieran desagertu zen. 1825eko Polizia Zentzuan euskarazko forma osoa dokumentatzen da, gainontzekoetan "Ascorra de medio" gisa ageri da. Bitxia da, izan ere, osteinkoak atzekoa esan nahi du. Dena dela, pentsatzekoa da Askorrabeaskoa baserria eta Askorraurrekoa baserriaren artean zegoela, eta horrexegatik erdarazko forma hori, betiere eskribau jakin batek erabilitako izena dela. Azkor hitza adjektibo bat da eta azkarra eta bizia esan nahi du. Litekeena da garai bateko jabearen ezizena izatea. Etimologikoki "z"-z idazten bada ere, ohikoa da mendebaldean leherkari baten aurreko txistukariaren neutralizazioa, eta hori dokumentazioan islatzen da; izan ere, ez da inoiz ere "z"-z dokumentatu.

Idatzizkoak:

1745

Ascorra

FOGXVIII «Bē de Martiartu y UgarteAscorra: Nic. Ascorra.»

1798

Ascorra de medio

PHE «Ascorra de medio. 1/2 Juan Antonio de Basaņez.»

1799

Ascorra de medio

FOGXVIII «Ascorra de medio: J. Antē Basaņez.»

1825

Ascorra-osteincoa

GJA (Polizia Zentsua)

1890-1899

Ascorra medio

BFA (ER013/007)

Iradokizunak (+)

dijitalidadea.com