Kokapena: Altzaga; mapa: C1 (kale izendegian)
Oharrak: Esploratzaile arabarra (Gasteiz, 1854 - Segovia, 1911). Lurralde ezezagunak esploratzeko zeukan grinak bultzatuta, Afrikara joan zen (1875-77). Bildutako informazioa eta egindako ikerketak hainbat aldizkaritan argitaratu zituen. Bigarren bidaia bat egin zuen Afrikako erdialdera eta emaitza interesgarriak bildu zituen (1884). Esploratzaile izateaz gain, asmatzailea ere izan zen: konposiziorako kaxa tipografikoa, ur-kontagailu automatikoa, fototakimetroa, etab. asmatu zituen. Lan etnografiko, geografiko, linguistiko, astronomiko eta botanikoak argitaratu zituen; Africa Tropikal lanean Afrikako klima, fauna, landaredia, geologia, artea, folklorea, erlijioa, tribu-antolaketa, etab. aztertu zituen. Espainiako Historiako Erret Akademiako kidea izan zen.
Idatzizkoak:
2003 | Bulfy kalea | Erandioko mapa industriala (A6) |
2003 | Manuel Iradier kalea | Erandioko mapa industriala (A6) |
2003 | M. Iraider Bulfy kalea | EM03 (B1) |
2006 | Manuel Iradier Bulfy, cl | EKI |